XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) mendi'ko bi maldetako gizakumeak euskaldunak bait ziran:

Izen oiek eusko-izenen lateraketak besterik ez bait ziran emen, seguruaski.

Lupus, Otsoa da; Luperus, Otsoti, Otsokoi; Lupercus, Otsotto; Luperkulus, Otxoa.

Ederki dio Elusa'ko Luperkulo oni-buruz Gams'ek:

Patronus civitatis, martyr, sed non episcopus: Uriaren zaindari, ziñopa, baiñan gotzaia ez.

- TAURINO DONEA.

Onekin sartzen gera IV mendera iñoiz Elusa'ko gotzaia izan zala egia ba'da.

Izatekotan Luperkulo baiño lenago izan zan Elusa'ko gotzaia, naiz Gams'ek Luperkulo'ren atzetik agertu.

Bi ¿gotzai? auen izenak bata bestearekin alkarturik dakarzkigu kondairan.

Eta bietan garrantzitsuena Luperkulo dugu: Otxoa.

Zillegi bezait, Done au aipatzerakoan, seguruaski bere egiazko izena zuan ori, Otxoa, erabiltzea:

Aztertu dezagun arreta pitin batez onen kondaira, Done euskaldun baten aurrean egon gindezke-ta.

Elusa'n bertan jaio omen zan, eta gaztetatik eman omen zituan bere kemen eta tinkotasunaren aztarnak: S'y fit connaampicirc;tre, tout enfant, par son courage et sa fermeté.

Gudari sartu zan aurrena, baiñan laister egin zan apaiz.

260'garren urtean sarrera gogor odoltsu bat egin zuten germaniar basatiek Galietara.

Eta iritxi ziran Elusa'raiño.

Taurino zan bertako gotzaia.

Elusa, Akitani'ko Probintziaren uriburua, etsai orotik urruti zegoalarik ez zuan orrelako gauzarik itxaroteko arrazoirik-eta, uri irikia zan, arresi eta gaiñerako guda-babeskirik gabea.

Bertan, ordea, kilometro t'erdira, Berus izeneko opidum edo uri-gaztelu zar aundi ta sendo bat zeukan, zingiraz eta lur busti loitsuz inguratua, gaiñera.

Elusa'n zegoan Otxoa, germaniarrak urbiltzen ari ziranean.

Ikaratu ziran uritarrak.

Otxoa'k ordea, gudari izan zala oroituz, eman zien bearrezkoa zuten kemena, eraman zituan danak Berus izeneko opidum artara eta, an, danen buruzagi egin da, gorde aal izan zuan germaniarren erasoetatik babes-leku zar ura, eta, baita bertan bildu zituan jendeen biziak salbatu ere.

Taurino gotzaiak ez zuan alako bikaintasunik izan.